Merkatu soziala bueltan

Guaixe 2015ko uzt. 3a, 09:03

Igandean, 11:30etik 14:30era, Zorri Azoka Etxarri Aranazko plazan.

Zorri Azoka bueltan da, hileko aurreneko igandeko hitzorduari hutsik egin gabe. Artisautza, barazki ekologikoak, bertako produktuak, erakundeen informazio eta zabaltze gunea, musika edota artea opatuko ditu igandean Etxarri Aranazko plazatik pasatzen denak. Gainera, etziko edizioan Kurukun txontxongiloak artista gonbidatua izanen da. Ohi bezala, azokan trukerako txokoa izanen da. Han jendeak eramandako arropa, liburuak edo diskoak trukatzen dira. Zorri Azokan parte hartu nahi duenak zorriazokainfo@gmail.com helbidera zuzendu beharko du.