Dozena erdi etxarriar, iturmendiarra eta atzerritik auzolandegira etorritako 11 emakumeak elkarrekin lanean aritu ziren larunbatean. Lehenak Etxarri Aranazko Udalak egindako auzolan deialdiari erantzunez joan ziren. Bigarrenak bi aste emanen dute eginkizun horretan. Etxarrin aritu ondoren, Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen ariko dira lanean. Bi egun eta erdi bakoitzean.