Trenbidea ez gurutzatzeko, hesia

Guaixe 2015ko uzt. 9a, 15:52
Trenbidearen alde batean hesia jarri dute, jendearen pasa eragozteko.

Maiatza akaberaz geroztik Etxarri Aranazko tren geltokitik ezin da Basopokale kalera joan. Hori eragozten duen hesia jarri dute Etxarri Aranazko Udalak eta trenbideen kudeaketaz arduratzen den Adif enpresak. Elkarlanean aritu dira, ikusi baitzuten etxarriar askok, banaka edo taldeka, trenbidea zeharkatzen zutela, nahiz eta oinezkoendako pasabiderik ez izan.

Etxarri Aranazko Udalak bando bidez gaztigatu zuen debekatuta dagoela trenbidea gurutzatzea horretarako propio egokitutako pasabiderik ez badago. Trenbidea oinez edo bizikletaz zeharkatzea oso arriskutsua dela ere nabarmendu dute udaletik.