11 borroka zinema zikloa

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 09:45
Tindufko saharar kanpamendua.

Plazan hiru dokumentalen proiekzioa eta gonbidatuekin solasaldiak iragarri dute. Emanaldiak gaur hasiko dira, 22:00etan izanen dira.

Hiru dokumentalez osatutako zinema zikloa antolatu dute Etxarri Aranatzen. Emanaldi horien bidez hiru errealitate ezagutzeko aukera izanen da. Lehenik, Irlanda eta Bretaina Handiaren arteko gatazka konponbidean jartzeko prozesuan preso politikoek jokatu zuten papera azaltzen duen lana ikusgai izanen da. Ondoren, Saharar herriak aurrera egiteko daraman borrokaren isla pantailan jasoko da. Azkenik, Euskal Herriko aske guneek eta desobedientzia zibilaren inguruko hausnarketa plazaratuko du. Sarek, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak, Askapenak eta Libre dinamikak antolatu dute zinema zikloa.

Karteldegia
Garilak 16, osteguna  Diumenge a les 5
Garilak 23, osteguna  Sahara maraton
Garilak 24, ostirala    Aske gunea, desobedientzia bete betean