Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du

Guaixe 2015ko uzt. 15a, 17:49

Euskara ezagupenak dituen arduradun eta zerbitzu anitzetako aldi baterako lanpostua sortuko da, etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko.

Denbora gutxian hiru langile jubilatu dira Etxarri Aranazko Udalean eta hori dela eta deitu du lehiaketa-oposizioa. Zerbitzu anitza eta enkargatuaren aldi baterako lanpostua sortuko du udalak, etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko. C mailako lanpostua da sortuko dena. Lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Euskaraz jakitea nahitaezkoa da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 eguneko epea izanen da eskabideak udaletxean aurkezteko.