Gose greban Ijurkoren bakartze egoera salatzeko

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 15:47

A Lamako (Galizia) espetxean preso dago Hodei Ijurko Iroz, “bizi baldintza murriztailea ezarria du” Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Bakartua dago, gainontzeko euskal presoekin egoteko aukera izan gabe. Ijurkoren egoera salatzeko eta beste euskal presoekin jar dezaten eskatzeko espetxe berean dauden Ibai Aginaga eta Mikel San Sebastian gose greba mugagabeari ekin zioten astelehenean.

Mugimendutik gogorarazi duenez, “Hodeik preso daramatzan 7 urteetan egoerarik gogorrenak bizi izan ditu kartzelan”. Isolamendu moduluetan eman du orain arteko espetxealdi gehiena. Hau da, 21 ordu ziegan eman ditu, patiora gehienez beste preso batekin atera da eta ziegan arropak eta besteak izateko murrizketa handiak. Mugimenduak deituko diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.