Aristorena eta Bordegarai Oberenako Torneoko finalerdietan geratu ziren

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 13:13
Yanira Aristorena beste partida batean.

Ezin zuten finalera iristea lortu Mendizabalen eta Arrietaren kontra 30-22 galdu eta gero

Oberenako 75. urteurrena dela eta, Emakumezkoen Nazioarteko Paleta Goma Torneoa jokatu da Oberena klubeko trinketean. Finalerdietan, Yanira Aristorenari eta Bordagarayri 30-22 irabazi zieten Maider Mendizabalek eta Ariane Arrietak. Finalean Mendizabalek eta Arrietak 30-21 hartu zituzten menpean Haizea Zamora eta Beatriz Andueza.