ETBko Gutarrak Kanpinean Etxarrin

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 10:41

Heldu den asteko ostegunean eta ostiralean Etxarri Aranazko kanpinak ETBren Gutarrak Kanpinean saioa grabatuko du. Bai kanpina bai Etxarri Aranatz bera saioaren plato bihurtuko dira bi egun horietan. Udan gutar ezagunak gutar berri bila ibiliko dira Euskal Herriko kanpinetan barna. Txurru txofer dutela, gutarren furgoneta batera eta bestera mugitzen ari dira, eta Etxarri Aranazko kanpina geldialdietako bat izanen da. Gutarrak bi taldetan banatuta daude eta elkarrekin lehian ibiliko dira kanpineko talderik onena bilakatzeko.