Udalak langilea kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 08:00

Arduradun eta zerbitzu anitzetako aldi baterako lanpostu baterako lehiaketa oposizio deialdia egin du Etxarri Aranazko Udalak. Lanpostu hori behin-behinean sortuko du udalak eta, etorkizunean, behin betiko kontratazioa eginen du. Deialdiaren berri argitaratu du gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Beraz, deialdian interesa dutenek 30 egun dituzte udaletxean izena emateko.

Lanpostuan interesa dutenek euskara jakin beharko dute eta bi hileko frogaldia pasa beharko du. C mailako lanaldi osoko lanpostua da. Hainbat bete behar izanen ditu, besteak beste, zerbitzu anitzetako eta garbiketarako lan taldearen koordinazioa, planifikazioa eta jarraipena egitea, bere gain giza eta material baliabideen eraginkortasunaren ardura harturik. Bere ardurapean izango duen langileriaren antolakuntza eta planifikazioa egitea.