Gutxigatik baina Zubieta Bizkaiko 5 t´erditik kanpora

Guaixe 2015ko uzt. 27a, 09:19

Urrutikoetxea-Zubietari 18-22 irabazi zieten Olaizola-Aretxabaletak

Etxabarrik Bizkaiko 5 t´erdiko bigarren finalerdia hartu zuen igandean. Buruan hartutako pilotakadatik osatuta, Mikel Urrutikoetxea kantxara itzuli zen, Aitor Zubietarekin batera. Aurrez aurre Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta zituzten. Partida gogorra izango zela ikusi ahal izan zen hasieratik. Urrutikoetxea eta Zubieta txispa gehiagorekin hasi ziren; hobeto egokitu ziren jokora eta lau tantoko errenta hartu zuten, partida erdiraino mantendu zutena. Baina Olaizola eta Aretxabaleta jokoan sartu ziren eta ordutik aurrera parez pare aritu ziren bi bikoak. Bost tanto egin zituzten segidan eta 15 eta 018 aurreratu ziren. Pilotak ere gastatzen joan ziren eta nabaritu zen. Urrutikoetxea eta Zubietak hainbat akats egin zituzten eta arerioek hartu zuten aurrea. Olaizola finago aritu zen azken txanpan eta bera eta Aretxabaleta 18-22 gailendu ziren, sufrituta, errestoan egindako azken tanto ikusgarri batekin.
Bizkaiko 5 t´erdiko finala Olaizola-Aretxabaletak eta Irujo-Barriolak jokatuko dute.