Udalak kultur koordinatzaileak kontratatzeko lan poltsa sortuko du

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 16:15

Etxarri Aranazko Udalak kultur koordinatzailea kontratatzeko lan poltsa sortuko duela iragarri du. Haren bidez, etorkizunean, beharren arabera, behin behineko kontratazioak egin nahi ditu udalak. Interesatuek diplomatura edo lizentziatura izan behar dute eta euskara jakin behar dute, besteak beste. Interesatuek euren eskaera, nortasun agiria eta merituak udaletxean aurkez ditzakete. Irailaren 18an despedituko da epea. Euskara maila ziurtatzerik ez dutenendako proba irailaren 23an izanen da eta azterketa teoriko praktikoa, berriz, hil horren 23an.