Musika eskolan izena emateko bigarren aldia

Guaixe 2015ko abu. 18a, 09:47

Gaurtik irailaren 4ra arte, 10:00etatik 14:00etara, udaletxean.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du garagarrileko izen ematea eta gero musika eskolan izena emateko bigarren epe bat zabalduko duela. Agorrilaren 18tik irailaren 4ra izanen da. Etxarri Aranazko musika eskolaren eskaintza honakoa da: pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako txirula, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta bateria. Udala, bestalde, gitarra elektrikoa ikasketak emateko tramiteak hasiak ditu. Bestalde, musika eskolako taldeetan ere parte hartu dezakete ikasleek, honakoetan: txistulari taldea, banda eta eskolania. Beste talde batzuk sortzeko aukera ez dute baztertu.