Udalaren web orria .EUS domeinura aldatu da

Guaixe 2015ko abu. 10a, 09:58

Horrekin batera, helbide elektronikoak ere domeinu horretara pasa ditu.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du bere web orria .EUS domeinura aldatu duela. Beraz, www.etxarriaranatz.eus helbide berrian dago udalaren sareko ataria. Eneka Maiz Ulaiar alkateak azaldu duenez, “.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatea Interneten ordezkatzeko sortu den lehen mailako domeinua da, eta Udal honek komunitate horretako kide izateko borondatea du”. Udaleko e-postak ere .EUS domeinura pasa ditu. 6 hilabeteko epean orain arteko e-posta helbideak eta berriak egonen dira indarrean, jendeak helbide-liburuan aldaketak egin ditzan.