Etxarriarrak urtean bigarren eta azkeneko aldiz, merendatzera elkartuko dira Andra Mari ermitaren inguruan. Txistulariak lagun, udal agintariak 19:00etan ermitarantz abiatuko dira. Iritsi eta etxajua bota ondoren merendatzen hasiko dira bildutakoak. Mahaitik jasota kintoek dantzakia dantzatuko dute eta ondoren kalejiran plazara jaitsiko dira etxarriar gehienak, plazan dantzaldia izanen baita Orots taldearekin, 19:30etik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara.