Etxarriarrak festetan plazan dantzan

Guaixe 2015eko abuztuaren 15a

Etxarriko festetan, hilaren 3an, kuadrilen eguna ospatu zen eta gaztetxetik herrirako igoera egin zuten maina bat koadrilak. Ibilbidea kioskoan dantzan bukatu zuten. Gwendalen Irish jig doinua jo zien Trikidantz taldeak. Gaur ere doinu berak dantzan jarriko ditu etxarriarrak ziurrenik.