Etxarri Federazio Kopatik kanpo

Guaixe 2015ko ira. 2a, 09:32

4-3 galdu zuen Beti Onak taldearen kontra

Aurten preferente mailan debutatuko duen Etxarrik Federazio Kopako partida jokatu zuen larunbatean Atarrabian, Beti Onak B taldearen kontra. Etxarriarrak saiatu ziren, baina ez zen posiblea izan. Xabat Goikoetxeak Etxarri aurreratu zuen, baina nahiz eta aukera gehiago izan, Beti Onak taldeak berdintzea lortu zuten atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian partidak berdin jarraitu zuen: nahiz eta aukera gehienak Etxarrik izan, ezin gola sartu. Luzapenean ezin izan zuten berdinketa apurtu. Horrela, Kopan aurrera nork egin penaltietan erabaki zen. Etxarrik 4-3 galdu zuen, Kopatik kanpo geratuz.

Liga irailaren 12an eta 13an hasiko da
Preferente mailan dabiltzan Lagun Areak eta Etxarri Aranatzek eta erregional mailan dabilen Altsasuk hurrengo asteburuan hasiko dute denboraldia, irailaren 12an eta 13an.