Maiza 44.a II. Sestaoko Triatloian

Guaixe 2015ko ira. 7a, 11:44

Etxarriarra bere kategorian lehena izan zen




Igandean II. Sestaoko Triatloia jokatu zen. Proba osatu zuten 115 triatletek 1,5 km igerian, 34 km bizikletan eta 10 km korrikan osatu behar izan zituzten. Pello Osoro (1:49:26) eta Ibone Sanchez (2:03:10) izan ziren txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maizak lan bikaina egin zuen eta 44.a sailkatu zen (2:14:10), bere kategorian, beteranoen 2 mailan, lehena.

1.Urbasa Duatloia ate joka
Urbasako campingak, Nafarroako Triatloi Federazioak eta Bioandelos okindegi ekologiak urriaren 17rako antolatu nahi dute I. Urbasa Duatloia. Kadeteen mailatik gorakoendako proba izango da, eta duatletek 5 km korrikan, 21,6 km bizikletan eta 2,5 km korrikan osatu beharko dituzte. Izena ematea zabalik dago urriaren 15era arte, www.navarratriatlon.com web gunean.