Aitor Zubieta, Xalarekin batera, Biarritzeko Torneoaren bila

Guaixe 2015ko ira. 8a, 13:55

Bigarren finalerdia jokatuko dute gaur Irujo-Barriolaren kontra

Gaur Biarritzeko Pilota Torneoko bigarren finalerdia jokatuko da, 20:30etik aurrera. Xalarekin osatuko du bikotea Aitor Zubieta etxarriarrak, Irujoren eta Barriolaren kontra jokatzeko. Xalaren maila nolakoa izango den, horrek piztu du ikusmen gehien. Lesioekin arazo handiak izan ditu azkenaldi honetan Lekuineko aurrelariak eta partida gutxi jokatu ahal izan ditu. Xalak eta Zubietak bikain ezagutzen dute elkar eta Zubieta lagun handiaren babesa handia izango da Xalarendako. Binakako txapeldun izan zirenek aurkari potoloak izanen dituzte: udako torneoetan bikain dabiltzan Irujo eta Barriola. Ea etxarriarra eta Xala finalerako sailkatzen diren.