Zubieta eta Xala Miarritzeko finalera

Guaixe 2015ko ira. 9a, 12:38

Tanto eskas baten aldearekin gailendu ziren Irujoren eta Barriolaren aurrean

Ostiralean Miarritzeko Pilota Mastero Pro Torneoko finala jokatuko da. Atzo bigarren finalerdia jokatu zen Miarritzeko Plaza Berrin. Aitor Zubietak eta Xalak Irujo eta Barriola izan zituzten aurkari. Etxarriarrak eta lekuindarrak hasieratik dominatu zuten eta tarte polita atera zuten. 20 eta 10 eta 21 eta 15 aurreratu ziren. Baina tarte hori alperrik galtzeko zorian egon ziren, Irujok eta Barriolak ez baitzuten partida galdutzat eman eta bikain erantzun baitzuten. 15. tantoan Zubietak txorkatila bihurritu zuen. Aldageletatik pasa ondoren kantxara itzuli zen, baina ez zen berdin aritu. Irujok eta Barriolak 21era berdintzea lortu zuten, eta nahiz eta azkeneko tantoa dominatu, Xalak aldeko tantoa egin zuen, partidaren garaipeneko tantoa, saritzat Miarritzeko finalean aritzeko txartela zuena.

Zubieta zalantzan
Txorkatila bihurritu eta gero, ikusi beharko da Zubieta Miarritzeko finala jokatzeko moduan egongo ote den. Hala bada, Xalak eta Zubietak Miarritzeko finala jokatuko dute ostiralean, 20:30ean, Oinatz Bengoetxearen eta Albisuren kontra (ETB1).