Udal ikastaro eskaintza

Guaixe 2015ko ira. 11a, 14:12

Etxarri Aranazko Udalak ikasturteari begira hainbat ikastaro antolatu ditu. Lastailaren 5ean hasiko dira pintura, zunba, soinketa lasaia, aerobic-a, pilates eta GAP, dantza latindarrak, yoga, komunikatzearen artea, patchwork-a, zirko tekniken bidez gorputza ezagutzea eta haurrendako zirko tailerra. Guztietan ere parte-hartze kopuru mugatua izanen da. Onartutakoak izaterakoan lehentasuna etxarriarrek izanen dute.

Izen ematea irailaren 23ra arte. Bete beharreko inprimakiak udaletxeko bulegoan eta www.etxarriaranatz.eus webgunean eskuragai daude. Onartutakoen zerrendak irailaren 25ean webgunean eta iragarki oholean jarriko dira.

Bestetik, herrian bestelako jarduerak egiteko aukera dago. Kirolari dagokionez, futbola, esku pilota, pala, herri kirolak, saskibaloia, xakea, txirrindularitza, irristaketa eta yoseikan budo. Euskal dantzetan eta gazteen eta helduen abesbatzetan aritzeko aukera ere badago Etxarrin.  

Haurtxokoa
Gurasoek txandaka zaindutako jolastokia ikasturte guztian, astegunetan, 16:45etik 20:00etara, zabalik egoten da. Interesa duenak irailaren 25era arte eman dezake izena udaletxean. Familiako 5 euro ordaindu behar da. Ikasturte hasierako bilera hilaren 30ean, 19:00etan, kultur etxean eginen da.