Zubieta Miarritzeko txapelik gabe

Guaixe 2015ko ira. 14a, 09:45
Zubietak eta Xalak ezin izan zuten Miarritzeko txapela jantzi.

Xala eta Zubietari 13 eta 22 irabazi zieten Bengeotxea VI.ak eta Albisuk

Ostiralean Biarritzeko Pilota Torneoko finala jokatu zuten Xalak eta Aitor Zubietak Bengoetxea VI.aren eta Albisuren kontra. Oinatz eta Jon Ander Yves eta Aitor baino ziurrago aritu ziren eta nahiko eroso irabazi zuten finala, 13 eta 22. Xalak jaioterrian jantzi nahi zuen txapela, baina, beste behin, ezinezkoa izan zen. Nahiz eta Iparraldekoa eta Etxarrikoa markagailuan 6 eta 1 aurreratu –hasieran Zubietak dominatu zuen atzeko koadroetan eta Xala ikusgarri aritu zen–, Bengoetxea eta Albisu esnatu egin ziren. Hamaikara berdindu zuten eta hortik aurrera finago ibili ziren. Albisu Zubietari bizkarra erakusten hasi zen, eta leitzarrak nagusitasun hori probestu zuen, aurrean tanto ikusgarriak lortzeko. Azkenean, 13 eta 22 irabazita Miarritzeko txapela jantzi zuten Oinatzek eta Jon Anderrek.