Zubieta lesionatu egin zen atzo Bermeon

Guaixe 2015ko ira. 17a, 10:23

Etxarriarra Ezkurdiarekin batera aritzekoa da asteburuko Logroñoko San Mateotan baina bere parte-hartzea zalantzan dago

Atzo jaialdi ederra antolatu zuten Bermeon. Irujorekin aritu zen Aitor Zubieta etxarriarra, Aimar Olaizolaren eta Albisuren kontra. Aspekoak 14 eta 9 galtzen ari zirenean partida bertan behera gelditu behar izan zen, Zubietak arazoak sentitu zituelako eskuineko belaunean. Egunotan jakingo da zer nolako lesioa duen etxarriarrak.

Gertaera honek asteburuan Logroñon hasiko den San Mateotako Torneoan etxarriarraren parte hartzea kolokan jartzen du. Izan ere, Ezkurdia eta Zubieta igandean dira hastekoak San Mateotako Torneoan, Bengoetxea VI.aren eta Untoriaren kontra, 17:00etan (ETB1, Nafar Telebista). Ikusteko dago etxarriarra aritzeko moduan egongo den.