Dispertsioaren kontrako jarrera azalarazteko kanpaina

Guaixe 2015ko ira. 19a, 10:08
Zabaldu diren karteltxoen irudia.

Sare dinamika herritarrak Etxarri Aranazko taberna, denda eta elkarteei zuzendu zaie. Hemen dispertsioaren aurka gaude leloa duen karteltxoa euren establezimenduko toki esanguratsu batean jartzeko eskaera egin die. Karteltxo horren bidez gogorarazi nahi dute Etxarriko presoen senide eta lagunek astebururo 9.000 km egin behar dituztela haiek bisitatzeko. Bisita horietan auto istripua izateko arriskua dagoela nabarmendu dute: “dispertsioak 25 egunetik behin istripu bat eragin du. Dagoeneko 16 hildako eragin ditu”. Saretik jakinarazi dutenez, dispertsioa eskubide urraketa da eta horrekin bukatzeko guztion konpromisoa beharrezkoa dela adierazi du.

70.176
Urtero Etxarriko preso baten familiak bataz beste egiten dituen km-ak. Desplazamendu horien kostua 19.653 eurokoa da. Hilero 5.848 km (1.637,75 euro) eta astero 1.360 km (377,94  euro).

Etxarriko presoak
Luis Mariñelarena: Curtis,Teixeiro (Espainia), 620 km
Hodei Ijurko: A Lama (Espainia), 625 km
Asier Karrera: Dueñas (Espainia), 260 km
Juan Ramon Karasatorre: Albocasser (Espainia), 450 km
Oihan Barandalla: Nanterre (Frantzia), 900 km
Juan Kutx Maiza: Saint Maur (Frantzia), 640 km
Unai Parot: Puerto de Santa Maria (Espainia), 980 km