Haurren mailako futbol torneoa Etxarrin

Guaixe 2015ko ira. 18a, 09:34

Erreala, Osasuna eta Alaves taldeko haurren mailako taldeak lehiatuko dira, bihar, larunbatean, 16:00etatik aurrera

Etxarri Aranatz futbol klubak haurren mailako futbol torneoa antolatu du bihar, larunbatean, 16:00etatik aurrera San Donato futbol zelaian. Erreala, Osasuna eta Alaves klubetako haurren mailako taldeak izango dira lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Torneoa gauzatzen den bitartean Osasuna, Erreala eta Alavesen kamiseten zozketa egingo da. Bukaeran, 19:00etan, sari ematea izango da.

Ordutegia
16:00etan: Erreala – Alaves
17:00etan: Osasuna – Alaves
18:00etan: Osasuna – Erreala
19:00etan: Trofeoak