Zubietaren lesioa ez da larria

Guaixe 2015ko ira. 18a, 08:48

Hezur edema txiki bat dauka belaunean

Asteazkenean Bermeon jokatutako partida bertan behera utzi behar izan zuen Aitor Zubietak. Irujorekin bikoa osatuta, Aimar Olaizolaren eta Albisuren kontrako partida jokatzen ari zen etxarriarra. Baina Aspekoak 14 eta 9 galtzen ari zirenean partida bertan behera gelditu behar izan zen, Zubietak arazoak sentitu zituelako eskuineko belaunean. Atzo erresonantzia egin zioten Iruñeko San Migel Klinikan eta, zorionez, etxarriarrak ez du lesio larria. Hezur edema txiki bat dauka. Pilotariak fisioterapia tratamendua egin beharko du.

Etxarriarrak bihar erabakiko du Logroñon arituko den
Aitor Zubieta eta Joseba Ezkurdia igandean dira hastekoak San Mateotako Torneoan, Bengoetxea VI.aren eta Untoriaren kontra, 17:00etan (ETB1, Nafar Telebista). Etxarriarrak bihar eginen du proba, jokatzeko moduan dagoen hala ez erabakitzeko.