Osasuna Etxarriko haurren torneoko garaile

Guaixe 2015ko ira. 21a, 09:15

Erreala eta Alavesen kontrako bi partidak irabazi zituen

Etxarri Aranatz futbol taldeak haurren mailako futbol torneoa antolatu zuen larunbatean San Donato futbol zelaian. Osasuna, Alaves eta Erreala taldeak lehiatu dira. Azkenean Osasuna izan da torneoko garailea, Alavesen kontra 1 eta 0 eta Errealaren kontra 1 eta 0 irabazi eta gero. Alavesek jokatutako bi partidatan 1 eta 0 galdu zuen eta Errealak partida bat irabazi eta bestea galdu zuen. Torneoa ikustera jendea poliki gerturatu zen San Donato futbol zelaira, eta bildutakoen artean Erreala, Alaves eta Osasuna taldeen kamisetak zozketatu ziren.