Irakurle taldea lanean

Guaixe 2015ko ira. 26a, 09:31

Etxarri Aranazko irakurle taldeak Irene Nemirosky idazle ukraninarraren Arimen maisua (Alberdania, 2009) liburua aukeratu du ikasturtea hasteko. Nork bere etxean liburua irakurri ondoren, lastailaren 29an, ostegunean, 19:00etan, udal liburutegian liburuaz hitz egitera elkartuko dira.

Liburuaz
Niza, 1920. Mediku gazte ospetsu batek, Dariok, onartu egiten du New York-eko emakume abenturazale gazte eta pertxenta bati sasian abortaraztea, bere emazte Klara eta bien haurra gainbeheratik salbatzearren. Horri esker egin ahal izango du aurrera odol greziar eta italiarreko gazte alderrai horrek, hiriko bezero aberaskumeen ezaxolakeriaren aurka. Nizan gisa horretan zenbait urte eman ondoren, egundoko ideia izango du Dariok bat-batean, patua bideratzen lagunduko diona: psikoanalisiaren teoria sortu berria halako sen makiabeliko batez baliaturik, halako berritsu bat bilakatuko da, “arimen maisu” bitxi bat, gizartean gora egingo duena, modu arriskutsu batez, horditurik bezala…