Enneco administrazio bidea egiten segitzen du

Guaixe 2015ko ira. 24a, 16:37

Etxarri Aranazko Udalak Enneco, haritzaren memoria parkea hartuko duen lur-sailari lotutako Hirigintza Udal Planeko egiturazko aldaketa onartu zuen behin-behinean. Nafarroako Gobernuak behin betiko oniritzia emateko Ingurumen Departamenduaren oniritzia behar zen eta hori asteartean iritsi zen.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, Eva Garcia Balaguerrek dioenez, parke tematikoarekin “kultur eskaintza sustatu eta taxutu nahi da, baliabide natural, historiko eta kulturalak abiapuntutzat hartuta, bai eta ekipamendu gunean dagoen dehesa itxurako hariztia lehengoratzea ere”. Hala ere, parkearen sustatzaile den Nafarroa Bizirik fundazioari zenbait neurri hartzea eskatu dizkio: gaueko ingurunea babesteko argiteria publikoaren emisioak mugatzea eta kanpineko eta parkeko itxiturek bat ez egitea, hesi efektua saihesteko.

Eneka Maiz Ulaiar alkateak aurreratu digunez, lastailerako espero dute azken oniritzia. Aurreratu digunez, udalaren asmoa da parkea hartuko duen eremuaren erabilera epe baterako eta baldintza jakin batzuekin fundazioari uztea.