Gaztetxoendako deialdia

Guaixe 2015ko ira. 25a, 12:22

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo etxarriarrei egin diete deialdia. Gaur, 19:00etan, ikastolako patioan dago hitzordua jarrita. Eta galdera bat eginen zaie: Sortuko dugu gaztetxoko bat Etxarrin? Gaztetxoak biltzeko tokia da gaztetxokoa. Hura sortu edo bestelako ideiak dituzten gaztetxoak joatera gonbidatu dituzte. Etxarriaranazten, Etxarriarron parte hartze planaren barruan egindako deialdia da.