Beltx iñerexagua, baso antzerkia

Guaixe 2015ko ira. 25a, 14:23

Larunbatean, 11:00etan Etxarriko kanpineko sarreran.

Saguzarrari Etxarrin iñerexagua hots egiten zaio. Bada Beltx izeneko bat, haurren laguna izan nahi duena. Eta bere lagun Kokil, Txertxei eta Maki Pirata aurkeztuko ditu basoan barna eginen den antzerkian. Antzezlanak iñerexaguak, basoan izan diren lan tradizionalak eta hariztien garrantzia ezagutzeko balioko die txikiei.

Egitaraua
11:00etan Harrera kanpineko sarreran.
11:00etatik 12:30era Baso antzerkia beheko basoan.
12:30etik 13:00etara Ogitartekoa.
13:00etatik 14:00etara Kanpinera buelta Haritzen Ibilbidea osatuz.