Dantzari, abesbatzen eta txistularien emanaldia

Guaixe 2015ko ira. 25a, 12:24
Abesbatza eta dantzariak ariko dira atzera ere.

Larunbatean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Etorkizuna dantza taldea, Etxarri Aranazko abesbatza eta abesbatza txikia eta Burundar Txistulariak elkarrekin emanaldia eskainiko dute bihar. Dantzariak abesbatzen eta txistularien doinura dantzatuko dute. Gainera txistulariak eta abesbatzak ere elkarrekin ariko dira.

Egitaraua
Agurra (dantzariak eta abesbatza)
Esku dantza (dantzariak)
Axuri beltza (dantzariak, abesbatza txikia eta txistulariak)
Borobila (dantzariak)
Ipharadisi (abesbatza txikia)
Kuku ué (abesbatza txikia)
Zuberoako makil joko koreografia (dantzariak)
Pavana “la bataille” (txistulariak)
Alpargata koreografia (dantzariak)
Ay, amante mio (abesbatza)
Arin arin koreografia (dantzariak)
Erromerian (abesbatza eta txistulariak)
Sagarra jo (dantzariak)
Tú no sabe inglé (abesbatza)
Euskalakari (dantzariak)
Mendigoizaleak (abesbatza eta txistulariak)
Piztiak eta baskonia suite (dantzariak)
Boga, boga (abesbatza)
Gogoaren bidezidorretatik (dantzariak)
Agur, Zuberoa (abesbatza eta txistulariak)