Preso eta iheslariak etxeratzea eskatzen

Guaixe 2015ko ira. 25a, 13:24

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek espetxeetan Euskal Herriratzeko eskatuz eskaerak aurkeztu zituzten. Haiek atzera bota zituzten eta Espainiako Auzitegi Nazionalera jo zuten. Epaileak auziaren inguruan deliberatzera elkartu dira gaur. Sortutik adierazi dutenez, “giza eskubide eta beraien legea urratzen jarraituko duten edo ez erabakiko dute funtsean. Beraz, juridikoki planteatu ere ezinen litzakeen erro politikoa duen erabaki bat hartuko dute, eduki judizialez jantziko badute ere”. Sortuk deituta hainbat sakandarrek dispertsio politikarekin bukatzeko eskatuz enkartelada ibiltaria egin zuten Etxarrin atzo.

Bestalde, Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du Txiki eta Otaegi oroitzeko Iruñeko ekitaldiaren debekua. Sakanakoa debekatuta dagoenez, ezker abertzaleak Iruñeko ekitaldira joateko deia egin du. Igandean, 12:30ean, Iruñeko udaletxe aurrean.