Etxeratek dispertsioaren kontrako kontzentrazioa deitu du

Guaixe 2015ko urr. 2a, 12:36
Dispertsioak dakarren istripu arriskua salatzeko Etxarrin jarritako autoa.

Larunbatean, 19:30ean Etxarri Aranazko plazan Mirentxin gidariak  ekimenari aitortza eginen dio elkarteak.

Sakabanaketa ahalbideratzen duen espetxe politikarekin bukatzeko aldarrikapena zabalduko du Etxeratek Etxarriko ferietan. Larunbatean presoen berehalako Euskal Herriratzea aldarrikatuko da eta presoen senideek sakandarrak deialdi horretan parte hartzera deitu dituzte.

Aldi berean, Etxerat-ek biharko kontzentrazioa Mirentxin gidariak ekimena ezagutarazteko baliatuko du. Euskal Herri osoko boluntarioek osatzen dute elkarte hori, 26 sakandar barne. Haien lema bisitarik gabeko presorik ez da eta dispertsioak presoei bisitarako eskubidea ez kentzea dute helburu. Horregatik, astebururo euskal preso politikoen senide eta lagunak espetxeetara eramateaz arduratzen dira boluntario horiek. Sakanako Etxerat-ek bihar bere esker ona azaldu nahi die.