Etxarri Aranazko abesbatza Burgosen

Guaixe 2015ko urr. 10a, 11:26

Kantu Koraleko Sari Nagusi Nazionalean parte hartuko du beste bost abesbatzekin batera, igandean, 20:00etan, Burgosko auditorioan.

Etxarri Aranazko abesbatzak Ejea de los Caballeroseko XLIV. abesbatzen lehiaketa irabazi zuen apirilaren 12an. Sariak Burgosko XIV. Antonio Jose Kantu Koraleko Sari Nagusi Nazionalean parte hartzeko txartela eman zion abesbatzari eta igandean lehiatuko da. Etxarriarrekin batera, Ad Libitum ganbera abesbatza (Quart de Poblet, Valentzia), Ainur ganbera abesbatza (Las Palmas, Kanariar irlak), Doinuzahar ganbera abesbatza (Durango, Bizkaia), Eskifaia abesbatza (Hondarriba, Gipuzkoa) eta San Jaun Bautista abesbatza (Leioa, Bizkaia).

Burgosko Antonio Jose konposatzailearen ¡Ay, amante mio! abestia kantatuko dute guztiek. Abesbatzek, Santa Teresa de Jesusen bosgarren mendeurrena dela eta, 1700 urte aurretik hildako konposatzaile baten pieza bana kantatu beharko dute. Etxarriarrek Carlo Gesualdo di Venosaren  (1566-1613) Tenebrae factae sunt abestuko dute. Azkenik, aukera libreko kantu gisa Javier Bustoren O Magnun Mysterium abestia kantatuko dute Alicia Armendariz Murillok zuzenduta.