Mikologiaz eta botanikaz ikasteko

Guaixe 2015ko urr. 9a, 09:11

Igandean, 10:00etatik 17:30era Etxarri Aranazko plazan ziza eta landare erakusketa izanen da.

Ziza eta landareen erakusketarekin natur zientzien museo baten antza hartuko du Etxarri Aranazko plazak. Antolatzaileak bihar goizean basora joanen dira eta jasotako zizak eta landareak sailkatzen emanen dute arratsaldea, etzirako dena prest uzteko. Denetariko zizak, landare eta belarrak izanen dira Etxarriko plazan ikusgai.

Bixente Garziandiaren, Bartzeren, eta Jose Luis Eseberriren omenezko erakusketa da etzikoa, haiek izan baitziren Etxarrin mikologia sustatu zutenak. Hartzabal elkarteak eta mikologi lantaldeak antolatu dute erakusketa, Larrañeta elkarteko mendi taldearen, udalaren eta SDI, Goierriko Zurak eta Insalus enpresen laguntzaz.

Ahora
Zer eraman izanen da, erakusketaren osagarri Etxarri Aranazko tabernetan zizekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izanen baita. Iturri-Eder, Lekuona, Xapatero, Derry, Iratxo eta Larraza tabernetan zizekin egindako gutiziak dastatzeko aukera izanen da.