San Juan baleontzia ezagutzeko irteera

Guaixe 2015eko urriaren 14a

XVI. mendeko baleontzi bat nola eraikitzen den ezagutzeko aukera izanen dute etxarriarrek hilaren 24an. Etxarri Aranazko Udalak eta Gure Ametsa jubilatu elkarteak antolatuta, Pasai Donibanera irteera antolatu dute. Autobusa 9:00etan aterako da Etxarritik. Albaola itsas kultur faktoria bisitatu eta Sakanako haritzekin egiten ari diren itsasontziaren eraikuntza lanen martxa bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute. Haren ondoren, 14:00etan, Pasaia Donibanen bazkaria izanen da eta herria ezagutzeko aukera izanen da. 19:30ean Etxarrirako buelta hartuko dute.

Izen ematea
Astelehenera arte eman daiteke izena Udaleko Kultura Zerbitzuan (948 460 930 eta info@etxarriaranatz.eus) edo jubilatu elkartean. 35 euro bazkariarekin eta 15 gabe.