Irakurzale euskaldun etxarriarrak ikasturte honetan aurrenekoz heldu den ostegunean elkartuko dira. Nemirosky idazle ukrainarraren Arimen maisua (Alberdania, 2009) liburua irakurrita joanen dira hitzordura eta hark sortutako iritziak partekatuko dituzte. Aurreko urtean bezala, oinarrizko gida bat lagun, saio bakoitzean taldeko kide bat izanen da liburua taldean aurkezteaz eta saioa bideratzeaz arduratuko dena. Taldea irekia da eta nahi duenak parte hartu dezake.
Liburuaz
Niza, 1920. Mediku gazte ospetsu batek, Dariok, onartu egiten du New York-eko emakume abenturazale gazte eta pertxenta bati sasian abortaraztea, bere emazte Klara eta bien haurra gainbeheratik salbatzearren. Horri esker egin ahal izango du aurrera odol greziar eta italiarreko gazte alderrai horrek, hiriko bezero aberaskumeen ezaxolakeriaren kontra. Nizan gisa horretan zenbait urte eman ondoren, egundoko ideia izango du Dariok bat-batean, patua bideratzen lagunduko diona: psikoanalisiaren teoria sortu berria halako sen makiabeliko batez baliaturik, halako berritsu bat bilakatuko da, “arimen maisu” bitxi bat, gizartean gora egingo duena, modu arriskutsu batez, horditurik bezala…
Egutegia
Eguna Idazlea Liburua
Lastailak 29 Irene Nemirosky Arimen Maisua
Abenduak 10 Joserra Senar Can, hemen ez da ezer gertatu
Ilbeltzak 28 Jose Luis Asensio Ixa axap!
Martxoak 10 Zehazteko
Apirilak 28 Zehazteko
Garagarrilak 9 Zehazteko
*Ostegunak, 19:00etan, liburutegian.