Marczibányi Téri Kodály Iskola Gyermekkara haur abesbatza Budapesteko Zoltan Kodaly Musika Eskolatik dator. Lehen Hezkuntzako arte-eskola bat da, Budapestko Marczibányi kalean, eta behin baino gehiagotan ohoratu dute: besteak beste, Hungariako Ondare eta Hezkuntzaren Artea Hungarian sariak jaso ditu. Halaber, hainbat koru-lehiaketa irabazi ditu abesbatzak, bai nazio-mailan nola nazioartekoan: 2011n, Junior Prima Award saria jaso zuen, Hungariako Herri Artea eta Hezkuntza Publikoa kategorian.
Csilla Óri eta Eszter Uhereczky dira abesbatzako zuzendariak; 2000 urtetik, elkarrekin zuzentzen dituzte institutuko koruak. Sari ugari lortu dituzte denbora horretan. Azkenaldian jaso dituzten sarien artean, aipatzekoak dira, esaterako, Budapesteko Nazioarteko 13. Koru Lehiaketan lortutako bigarren saria, eta VI. Zoltan Kodaly Hungariako Koru Lehiaketa Nazionalean lortutako lehen saria.
Etxarriko emanaldiarekin itxiko da Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako XXI. Nazioarteko Abesbatzen Zikloa. Hilaren 21ean Erriberrin hasi eta, esan bezala, etzi despedituko da 15 abesbatzek 14 herritan emanaldiak eskaini ondoren.