Lazkoz Iruñeko Bertsoaroan

Guaixe 2015ko aza. 12a, 08:03

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatzen duen zikloa da Bertsoaroa. Lastailaren 22an hasi eta gaur arte bertsoarekin lotura duten zazpi emanaldi izanen dira. Esaterako, pasa den asteko asteartean bertsolari gazte nafarren saioa izan zen Kondestable jauregian. Joseba Andoni Beltza izan zen gai jartzailea.

Gaur, berriz, aurtengo zikloa despeditzeko bertso saioa izanen da. Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Jon Maia eta Eneko Lazkoz bertsolariak ariko dira Alaitz Rekondok jarritako gaien gainean. Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian izanen da saioa, 20:00etan, eta dohainik. Gonbidapenak ordu bat lehenago banatuko dira.