Paulino Otamendi ganbera-orkestra Etxarrin

Guaixe 2015ko aza. 21a, 09:01

Igandean, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean, doan.

Paulino Otamendi ganbera-orkestra Iruñeko Los amigos del arte elkartearen partaidea da. Elkartea 1918. urtean jaio zenetik plektro musika zabaltzea eta sustatzea du helburu. Plektroa hari musika-tresna jakin batzuk jotzeko erabiltzen den ziri modukoa da. Musika mota hori zabaltzeko kontzertuak, ikastaroak, tailerrak eta jaialdiak antolatzen ditu. Igandeko Etxarriko kontzertuak musikaren historian plektro musika tresnek izan duten garrantzia ezagutzeko aukera emanen du.

Orkestrak bere lehen zuzendariaren izena du. Gaur egun gidaritza Asier Zabalza Larretaren esku dago eta 20 instrumentista zuzentzen ditu: soka, haizea (zeharkako txirulak), teklatua eta perkusioa. Erdi Arotik gaur egunera arteko doinuek osatzen dute ganbera orkestraren programa.