Sakanadarrak Bertsotruk

Guaixe 2015ko aza. 27a, 10:21

Gaur, 22:00etan, Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan Sakanako helduen bertso eskolakoak Mungia-Larrabetzukoekin ariko dira.

Euskal Herriko helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu da Bertsotruk egitasmoa. 26 bertso-eskolek eman dute parte hartzeko izena eta haien artean dago Sakanakoa. 26 bertso-eskolak 9 multzotan banatu dituzte eta Mungia/Larrabetzu eta Oñatiko bertso eskolekin dago Sakanakoa.

Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joanen da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat...