Zubietaren buelta

Guaixe 2015ko abe. 1a, 11:47

Etxarrikoa osatu da eta Astelena frontoiaren irekiera jaialdian garaipena lortu zuen, Irribarriarekin batera

Aitor Zubieta kantxara itzuli da. Azaroaren 1ean lesionatu zen etxarriarra. Ezkerreko orpazurdan zituen arazoak gainditu ditu. Etxarriarra atzo itzuli zen kantxara, Eibarko Astelena frontoiaren San Andres eguneko denboraldiko irekieran.
Irribarriarekin bikotea osatu zuen Etxarriko atzelariak, eta 22 eta 18 irabazi zieten Aritz Lasari eta Erostarberi. Hasiera batean Barriola aritzekoa zen, baina ostiraleko partida arazoekin despeditu zuen leitzarrak eta haren tokia hartu zuen Zubietak.