Gaztetxokoa hornitzeko laguntza eskatu dute

Guaixe 2015ko abe. 2a, 10:52

Etxarriko 12 eta 16 urte arteko gazteak Maixuen etxe zaharreko beheko solairuan euren txokoa dute. Lastailaz geroztik martxan dago. Ikastola zaharreko patiotik sartzen dira larunbatero eta igandero, 17:30etik 21:30era. Hezitzaile gazte batek du egitasmoaren ardura, eta tarteka tailerrak eta ekimen adostuak eginen dira.

Tokia bai, baina gaztetxoek hura jantzi eta hornitu beharra sentitu dute. Hala, graffitti tailerrean paretak margotu zituzten. Baina etxarriarrei laguntza eskatu diete oraingoan: “etxean erabiltzen ez dituzuen gauzak baldin badituzue: sofak, mahaiak, aulkiak, besaulkiak, apalak, etxetresna txikiak, mahai jolasak, aisialdirako egokia den edozer gauza... jarri gurekin harremanetan. Berrerabili eginen ditugu, zalantzarik gabe!”

Gaztetxokorako aproposa izan daitekeen zerbait duenak udaletxera hots egin, 948 460 004, edo idatzi, udala@etxarriaranatz.eus, dezake. Haiek arduratuko dira gauzak jasotzeaz.