Zubietak eta Irribarriak galdu egin zuten, baina itxura oso ona eman zuten

Guaixe 2015ko abe. 9a, 08:41

Irujok eta Rezustak 22 eta 17 irabazi zieten

Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko azken partidan, Irujok eta Rezustak Irribarriaren eta Zubietaren kontra irabazi egin zuten, sendotasun irudia emanda. Hasiera bikaina egin zuten, 7 eta 0 eta 11 eta 4 aurreratu baitziren, eta abantaila hori ongi kudeatuz lortu zuten txapelketako lehen puntua. Hasieran nagusi izan ziren Irujo eta Rezusta, baina gero partida berdindu egin zen. Txapelketan debutatu duen Iker Irribarria gazteak itxura oso ona eman zuen. Galduta ere, pozik azaldu zen arabarra. 10 tanto egin zituen, tanto ikusgarriak tarteko, pilotazaleak aulkietatik altxatu zituenak, eta ongi moldatu zen aurreko koadroetan, Irujo bera sarritan engainatuz. Aitor Zubietak behetik gora egin zuen. “Urduri hasi naiz eta beraiek, aldiz, tiroa bezain azkar. Ondoren hobeto jokatu dut, baina kondenatu gaituzten hainbat akats egin ditugu. Ez dugu puntua lortu baina tanto dezente egin ditugu eta sentsazio onekin goaz” azaldu zuen 19 urteko aramarrak.

Irribarriak eta Zubietak Berasaluze II.a eta Beroiz izanen dituzte aurkari astelehenean Tolosan. Materiala ostegun goizean aukeratuko dute, 11:30ean.

Ezkurdiak eta Barriolak gaur aukeratuko dute materiala
Ioseba Ezkurdiak eta Barriolak Altuna III.aren eta Merino II.aren kontra jokatuko dute ostiralean Donostian. Material aukeraketa gaur egingo dute, 16:00etan, Atano III.ean.