Nafarroako Kutxaren desagertzea hizketa-gai

Guaixe 2015ko abe. 14a, 08:33

Gaur, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.

Etxarri Aranazko irakurle taldeak ostegunean hileroko bilera izan zuen. Joxerra Senarren Can: hemen ez da ezer gertatu liburua izan zuten hizketa-gai. Bada, Berria egunkariko kazetaria Etxarrin izanen da liburua aurkezten. Nafarroko Kutxaren (CAN) galera. Nafarroako elite politikoaren ardura eta haien isiltasuna. Senarrek liburuan CANen hondoratzearen nondik norakoak azaldu eta arduradunak erretratatu ditu. Liburu aurkezpena eta solasaldia Victoriano Huizi liburutegiak antolatu du, udalaren laguntzaz.