Harria mugituko alda?

Guaixe 2015ko abe. 11a, 15:43

Harri handi bat frontoiaren erdian. Eta sakandar mordo bat harengandik tiraka. Harria mugituko da? Jakin nahi duenak bihar eguerdian Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian egon beharko du. Sarek, presoen herriratzearen eta haien eskubideen aldeko herri dinamikak sakandarrak desafio horretan parte hartzera deitu ditu. Aldi berean, ilbeltzaren 9an Bilbon presoen eskubideen alde eginen den manifestazioan parte hartzeko gonbitea luzatu du Sarek.