Irribarriak eta Zubietak ez zuten punturik bildu

Guaixe 2015ko abe. 15a, 09:05

Nahiz eta Elezkano II.aren eta Beroizen kontra borrokatu, 22 eta 17 gailendu ziren Asegarcekoak

Berasaluze ordezkatzen zuen Danel Elezkanok eta Beroizek 22 eta 17 irabazi zieten atzo Irribarriari eta Zubietari, Binakako Txapelketako 2. jardunaldia ixten zuen partidan. Elezkano Binakakoan oraindik ez da aritu titular moduan, baina Asegarcek pentsatu beharko du, Zaratamoko pilotariak aurreko urtean ordezko moduan 3 partida eta aurtengoan 2 jokatu dituelako, eta guztiak irabazi, gainera. Atzo Berasaluze ordezkatu zuen eta primerako lana egin zuen Elezkano II.ak, partidako protagonista izan baitzen. Beroizekin batera, hasieran 9 eta 1 aurreratu ziren, eta horrek asko erreztu zien garaipena. Irribarria eta Zubietak gogor borrokatu zuten partidari buelta emateko, eta hainbatetan berdintzeko zorian izan ziren, baina, bukaeran, jokoan zegoen puntua Elezkanok eta Beroizek lortu zuten.

Irribarriak eta Zubietak Bengoetxea VI.a eta Untoria izanen dituzte aurkari hurrengo asteartean Arrasaten. Material aukeraketa ostegunean eginen dute, 11:30ean.