Bakaikoak txapela ekarri du Aretatik

Guaixe 2015ko abe. 17a, 10:42

Aretako lau t´erdiko Elite Txapelketako finalean 22 eta 9 irabazi zion etxarriarrak Urbietari

Ostiralean Lau t´erdiko Elite Txapelketako finala jokatu zen Aretan. Joanes Bakaikoa etxarriarrak Urbieta gipuzkoarra izan zuen aurkari. Hasieratik agindu zuen Etxarrikoak. Pilota luze ibili zuen eta tantoak bukatzerako orduan oso fin ibili zen. Urbieta, aldiz, hasieratik partidan ezin sartu aritu zen eta Bakaikoaren nagusitasunaren aurrean etsi egin behar izan zuen. 54 minutuko partidan, 22 eta 9 irabazita jantzi zuen txapela Bakaikoak. Sakez 8 tanto egin zituen etxarriarrak, eta Urbietak, aldiz, 2.