Agertokiye egitarauko ikuskizunendako abonuak

Guaixe 2015ko abe. 19a, 11:02

Udalaren web orriaren bidez, www.etxarriaranatz.eus, sarrerak eros daitezke ere.

Etxarri Aranazko neguko egitarauaren ardatza da Agertokiye, Etxarri Sakanako sortzaileen plaza bihurtuko duena. Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Zerbitzuak programazioarekin batera bi berrikuntza eskaini ditu. Alde batetik, hiru emanaldietarako abonuak edo txartelak erosteko aukera. Haurren kasuan Tren geltokia, Planet 51 filma eta Pluton: horkonpon Marianton! ikuskizunak 6 eurogatik ikusteko aukera izanen da (2 aurreztea). Helduen kasuan, berriz, Agertokiye egitarauko hiru antzezlanak (Ekoetikopatetiko, Amico eta Mikroantzerkiak) 12 eurogatik ikusteko aukera izanen da (6 aurreztea).

Bestetik, abendutik kultur etxeko ikuskizunetarako sarrerak www.etxarriaranatz.eus web orriaren bidez eskuratu daitezkeela jakinarazi dute udaletik.