Etxarriko abesbatzek argiari kantatuko diote

Guaixe 2015ko abe. 18a, 11:33

Larunbatean, 20:00etan, Etxarri Aranazko elizan.

Etxarri Aranazko abesbatza eta Abesbatza Txikia elkarrekin eskainiko dute eguberri kontzertua. Xabier Leteren olerki batean inspiratuta, argia gai hartuta, kantuan ariko dira bi abesbatza etxarriarrak. Elena Garziandia eta Jasone Razkinek zuzentzen duten txikien koralak zabalduko du emanaldia. Beste hiru pieza ere abestuko dira. Alicia Armendarizek zuzendutako helduek hartuko dute lekukoa, kantu herrikoi eta sakroekin osatutako egitaraua aletuko dute. Kontzertua bi abesbatzek elkarrekin despedituko dute. 


...Baina gauez amets egiten dut
bihar goizean mundua hobea izango dela,
gizonen gau beltzean bake
itxaropen eta maitasuna biztuko direla,
gizonen gau beltzean
 argiaren promesa sortuko dela
gizonen gau beltzean.

Xabier Lete

Egitaraua
Abestia Egilea Moldaketak
Argizagi ederra Herrikoia Mold. C. Latapy
Stella splendens Egile ezezaguna (Libre Vermell)
O lux beata trinitas T. L. de Victoria  
Richte mich, gott F. Mendelssohn  
Lux aurumque E. Whitacre  
O nata lux Guy Forbes  
Gabeko izar Herrikoia Mold.: S. Balza
Goizian argi hastean J. Olaizola  
Candlelight carol J. Rutter  
Aquarius – let the sunshine G. Macdermot Mold: G. Gilpin
Ku kué E. Ugalde  
Feliz navidad Herrikoia  
Oh! Eguberria I. Berlin  
Olentzero Herrikoia  
This little light of mine Herrikoia Mold.: Moses Hogan
Oh, happy day E. R. Hawkins Mold.: m. Thürig